DONOSTIA DEFENDATUZek, Donostiaren kezkak eta defentsak elkartutako erakunde, auzo-elkarte eta gizarte-mugimenduek osatutako koordinatzaile apartidistak, manifestaziora deitu die Donostiako herritarrei maiatzaren 21ean, igandea, egungo hiria mehatxatzen duten hirigintza-jarduera basatien ugaritzearen aurrean.

Ondare-SS, Haritzalde, Satorralaia, Belartza 2 Gelditu, Dendartean, Ba Gera, Uliako Auzo Elkartea, Bizilagunekin, Heriz Plataforma, Parkea Bizirik eta Amara Bai elkarteek osatzen duten DONOSTIA DEFENDATUZ koordinakundeak dei egin die gainerako herritarrei eta tokiko borroka txikiei, ez baitaude ados udalaren kudeaketa txarrarekin; izan ere, Udal Gobernuak etengabe erasotzen die nortasunari, ondare arkitektoniko, natural eta soziokulturalari eta Donostiako saltoki txikiei.

Hiriaren desegitea xalatzen dugu, hirritarraren zaintzetik urruntzen den turistarantz hurbilduz egiten den hiriaren diseinua. Azken legegintzaldietan akzio hauek konpremetiitu eta tramitatzen ari dira :

  • Hirian Basque Culinary Centerren bigarren eraikin bat eraikitzeko proiektua, Manteo eta Zemoria parkeetan, lurzoru-ondarearen lagapenarekin eta finantzaketa publikoarekin.
  • San Bartolome muinoan 4 solairuko lurpeko aparkalekua eta merkataritza-gunea egiteko proiektua.
  • Bellas Artes-en eta RENFE geltokiaren eraisteak.
  • Antondegin olatu artifizialen parkea egiteko proiektua.
  • 5 millioiren xahutzea Hondalean, Santa Clara uhartean, turismoari begira dagoen hiriaren diseinuaren zerbitzuan.
  • Metroaren pasabidearen xahubidea eta afekzioak.
  • Ingurumenaren suntsiketa eta multinazionalen makro parke baten proiektua Belartza 2n.
  • Lurzoru naturala suntsitzea eta artifizializatzea.
  • Hirian zuhaitzak etengabe moztea.
  • Higiezin bereizgarriak eta bereziak etengabe babesik gabe uztea eta eraistea.
  • Urbanizazio berriek etxebizitza espekulatiboari lehentasuna ematen diote, alokairuko etxebizitza babestuen aurrean.
  • Hiria berrantolatu behar duen Plan Orokor berriaren justifikaziorik gabeko atzerapena.
  • Lurpeko aparkalekuak, hirian trafikoa handitzen dutenak, mugikortasunaren eta osasunaren kaltetan.
  • Hotelen etengabeko irekiera hiriaren turistizazio jendetsua sortuz.
  • Pisu turistikoen arauketa ez da eraginkorra, horien ugaritzea ez bait gelditu, egoitza erabileraren ondoriozko galketarekin.

Jarduera horiek gizartean sortzen duten alarma eta nahigabea dira herritarren dei bateratu horren eragileak.

DONOSTIA DEFENDATUZentzat, aipatutakoak Udal Gobernuak sustatutako arazo endemiko eta ez-puntualtzat jotzen diren adibide batzuk baino ez dira; udal politiken emaitza banaezina, sistematikoki interes ekonomiko handiei mesede egiten diena, hala nola sustatzaileei, azalera handiei eta kateei, eta horien bidez Donostiako Udalak bere diru-kutxetatik finantzaketa lortzen du, egungo hiria modu arriskutsu eta atzeraezinean salduz.

Emaitza: Donostia enpresa handien negoziorako eta turismo masifikaturako hiri-eredu baten modura eraikitzen ari da, bizitzeko hiri bat izan beharrean, pertsona guztiak jatorri- edo baldintza-bereizketarik gabe zaintzen dituen hiria. Horren guztiaren sintoma argigarri bat etxebizitzaren egoera tamalgarria da, milaka donostiarren kanporatzearekin eta fenomeno horren ondorioekin: zahartzea, auzokideen sareak ahultzea…

“DONOSTIA EZ DAGO SALGAI” martxan protesta egingo du, gaur egungo gobernu taldeak sustatzen duen hiri eredua salatzeko, maiatzaren 21ean, igandea, 12:00etan, Easo plazatik abiatuta.

Atxikitako erakundeak / Organizaciones adheridas:

  1. Altza XXI herri ekimena
  2. Amara Bai auzo elkartea
  3. Ancora
  4. Añorga Txikitarrak auzo elkartea
  5. Antóndegi berdea
  6. Ba Gera
  7. Belartza 2 Gelditu
  8. Bidebieta auzo elkartea “Bideak”
  9. Bizilagunekin
  10. CCOO sindikatua
  11. Dendartean
  12. Donostia Bizirik
  13. Egia Bizirik Auzo Elkartea
  14. Eguzki
  15. Ekologistak Martxan Gipuzkoa
  16. Erdian Bizi auzo elkartea
  17. Errausketaren aurkako mugimendua
  18. Erriberak Martxan auzo elkartea
  19. Erribertxo kultur elkartea
  20. ESK sindikatua
  21. Fridays For Future
  22. Greenpeace
  23. Groseko Hondarpe auzo elkartea
  24. Haritzalde
  25. Heriz plataforma
  26. Herripe auzo elkartea
  27. Herritarren Harrera Sarea
  28. Ilunki Kultur Elkartea
  29. Intziri neska* gazte taldea
  30. Kalapie
  31. Kaleratzeak Stop Desahucios Donostialdea
  32. LAB sindikatua
  33. Larratxo Osteguna auzo elkartea
  34. Martutene bizirik
  35. Naturkon
  36. Oletako auzo elkartea “Oletarrak”
  37. Ondare SS
  38. Parkea Bizirik
  39. Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea
  40. Piztu Donostia
  41. Saretuz
  42. Satorralaia
  43. SOS Manteo
  44. SOS Arrazakeria Gipuzkoa
  45. Steilas sindikatua
  46. Surfrider Foundation
  47. Uliako Auzo Elkartea
  48. Uliako Lore Baratzak