1991n naturzale batzuk elkartu ginen Kristina Enean egiten ari ziren zuhaitz mozketa handien aurka eta hortik 1992an Donostiako Parkeen Lagunak taldea sortu zen, eta handik Haritzalde. Horrela legeztatu zen 1997an Haritzalde Parkeen Lagunak Elkartea, gaur HARITZALDE Naturzaleen Elkartea. 20 urte hauetan gai ugari jorratu ditugu eta hona ekarri ditugu batzuk::

  • Kristina Enea parkearen alde eta izandako erasoen aurka, eta Urumea ibaia eta Donostiako azken paduren defentsan, kanalizazioen kontra.
  • Mehatxaturik dauden espezieen alde, ezagunena Igeldoko igeltxoa (hegoaldeko zuhaitz-igela, Hyla meridionalis). Orain ezagunagoa, Donostiako autobusetan ikus daiteke eta Gipuzkoa Basquet taldeko maskota da.
  • Zuhaitz eta parkeen defentsan: “Zuhaitz apartekoak” izeneko babes mailarako hainbat zuhaitz proposatuz eta haiek defendatuz. Hiriko zuhaizti ezberdinen defentsa: Tolosa hiribideko ezkiak, Peñaflorida Institutuko zuhaitzak…
  • Ikerketak eta lan teknikoak, Irungo landaredi mapa kasu.
  • Jardunaldi zientifiko eta dibulgatiboak, ikastaroak, hitzaldiak, erakusketak, bisitaldi gidatuak…
  • HAZI aldizkaria eta Kristina Enea-Gladys Parkea liburua.

Eta askoz gehiago ez litzateke egokituko. Horregatik, Haritzaldeko lehen 20 urte hauetan ospatzeko gauza asko dugula uste dugu. Kontserbazioaren aldeko konpromisoa berritzen dugu. Ez dago horrelako zerbait ospatzeko modu hoberik gizartearen alde lanean jarraitzea baino.

haritzalde
haritzalde