»Gipuzkoako hiri hondakin guztien ardura duen eta Zubietako erraustegiaren jabea den GHK partzuergoak 160.000 euroko isuna ezarriko dio Ekondakin enpresa elkarteari, Arkaitzerrekan detektatutako isuria bideratzeko administrazioak emandako aginduak ez betetzeagatik. GHKren batzarrak asteartean, abenduak 13, erabaki hori hartuko du Jose Ignacio Asensio lehendakariak proposatuta. ARGIAk ikusi ahal izan duen proposamenean, Asensiok dio Ekondakinek huts egite larria egin duela GHKrekin daukan kontratuan. Ekondakin enpresa elkartearen bazkideak dira: Meridiam Investsment funtsa, Urbaser multinazionala eta Euskal Herriko Altuna y Uria, Murias, Moyua eta LKS kooperatiba.»

Fuente:https://irutxulo.hitza.eus/2022/12/12/160-000-euroko-isuna-ekondakin-enpresari-arkaitzerrekako-isurian-agintariei-ez-obeditzeagatik/