Eneko Goia alkateak adierazi duenez, Etzieta parkeko zuhaitz horiek moztea «ezinbestekoa» da Marrutxipiko lotune berria egin ahal izateko.
»Intxaurrondoko zuhaitz mozketak zeresana eman du azken egunotan. GI-20 saihesbidean Marrutxipiko lotune berria egiteko, Etzieta parkeko 500 zuhaitz baino gehiago moztu dituzte. Hori dela eta, talde ekologistek, alderdi politiko batzuek eta bizilagunek eremuaren soilketa salatu dute. Galera ekologikoa eta klimatikoa dela ohartarazi dute Parkea Bizirikek eta Elkarrekin Donostiak, besteak beste. Horren inguruan galdetuta, Eneko Goia alkateak esan du “ezinbestekoa” dela zuhaitz horiek moztea aipaturiko azpiegitura egiteko.»