Alde Zaharreko eta kaiko bizilagunok haserre gaude moilako arrapala pribatizatu egin dutela ikusita.
»Gure auzoan, bai kaian, bai gainontzeko kale eta plazetan jasan dugun pribatizazio eta kolonizazio prozesuaren azken kapitulua da arrapalarena. Urtean zehar, baina bereziki udan, auzotarron bizi baldintzak ikaragarri okertzen dira. Izan ere, masifikazio turistikoaren ondorioak jasanezinak egiten ari diren honetan, leku guztietatik bota egin gaituztela sentitzen dugu. Ez dago auzotarrentzat tokirik; auzoan negozioa kosta ahala kosta egin nahi dutenen eskuetan jarri zen aspaldi, eta, gaur egun, ez dirudi instituzioek asmorik dutenik eragindako kalteak zuzentzen hasteko.»
Fuente:https://irutxulo.hitza.eus/generoak/iritziak/kaiko-arrapala-ez-pribatizatu/