»Duela hilabete inguru, Bizilagunekin plataformak salatu zuen Antiguako Heriz pasealekuan dagoen Koisi ostatua terraza ilegal bat erabiltzen ari zela, bizilagunak kaltetuz. Hain zuzen ere, Heriz pasealekuko bizilagunek denbora asko daramate ostatua terraza hori erabiltzen ari dela salatzen, eta hainbat bizilagunek ekintza bat egin dute gaurkoan ostatuan: barrura sartu dira, eta pankarta pare bat jarri dituzte terrazan, nazkatuta daudela salatzeko.»

Fuente:https://irutxulo.hitza.eus/2022/11/13/koisi-ostatuak-terraza-ilegala-erabiltzen-jarraitzen-duela-salatu-dute-hainbat-bizilagunek/