Eremu natural bat artifizializatuko dutela salatu du Haritzaldek, «lau kilometrora Eskusaitzeta industrialdea nahiko hutsik dagoenean».
«Donostiako Udaleko Hirigintza Sailak logistika zentro handi bat baimendu nahi du Añorgako Belartza Goikoa eremuan. EjePrime atariak gune logistiko horren inguruko xehetasun gehiago eman ditu. Zehazki, Belgikako VPG eraikuntza enpresak 35.000 metroko zentro logistiko bat garatzeko asmoa du Belartza Goikoan. Bizkaiko Vusa eraikuntza enpresarekin –lursailaren jabeak dira– akordio batera iritsi direla jakinarazi du aipaturiko hedabideak.
Bi enpresek joint venture bat egin dute, garapen horren partaidetza partekatzeko. Horrela, erabilera logistikoak eta komertzialak konbinatuko lituzkeen konplexu bat garatzeko asmoa dute. VGPk beretzat gordetzen du konplexuan Vusaren partaidetza eskuratzeko eskubidea, egoki irizten badio. Proiektua hasierako fasean dago, eta ezin du une honetan xehetasun gehigarririk eman; beraz, ez du proiektatutako inbertsioa publiko egin.»
Fuente: https://irutxulo.hitza.eus/2023/03/10/vpg-enpresa-belgikarrak-gune-logistiko-bat-sustatuko-du-belartzan/